Blog bat zabaldu dut.
Oraingoz errazena egin dut.
Hemendik aurrera izango dira kontuak, hau eguneratzen joan behar badut...
Baina beno, saiatuko naiz hemendik aurrera egiten ditudan pitxi edo bestelako eskulanak hemen ezartzen, nahi duenak ikus ditzan.
Momentuz eta hasera moduan orain arte egin ditudan zenbait pitxiren argazkien "mosaiko" bat uzten dizuet. Material ezberdinak erabiliz egin ditut, baina batipat gehien erabiltzen dudana "buztin polimerikoa" da.
Ikaragarri gustatzen zait material honekin lan egitea, nahiz eta oraindik arrasto handirik ez izan. Baina ikasten jarraitzeko asmoa dut. Ea emaitzak hobetzen joaten garen...

