lunes, 22 de febrero de 2010

Hostoak

Iloba batek brotxe eta belarritako batzu eskatu zizkidan beste iloba bati oparitzeko, honen urtebetetze egunerako. Aspalditik ari nintzen hosto itxurako murrina batekin zerbait egitea pentsatzen, eta aukera aparta iruditu zait aprobetxatzeko.

Hiru kolore ezberdin erabiliaz degradatu bat egin eta hosto itxura eman diot, eta honen zatitxoak elkarren gainean ezarri ditut. Hau izan da ondorioa.

miércoles, 10 de febrero de 2010

Gorriak

Duela hilabete pasa opari bat egiteko belarritako edo lepoko edo zerbait eskatu zidaten. Orain arte egin ditudan gauzei begiratu bat emateko esan nien, gutxi gora behera nondik nora jo jakiteko.

Zerbait gorria eskatu zidaten.

Kostatu zait, baina azkenean bukatu dut. Buztin polimeriko gorria, silikonazko seilo bat eta margo akriliko beltza erabili ditut. Gaineko bolei zulotxo itxura hori emateko aldiz gatza erabili dut.

Gustoko izatea espero dut.

martes, 2 de febrero de 2010

Lepokoa

Aurrez egindako Donna Kato estiloko belarritakoetatik sobratu zitzaizkidan buztin zatiak aprobetxatuz honoko lepoko hau egin dut.

Asmoa Jana R Benzon-en (http://www.janarobertsbenzon.com/) pieza batzuen antzeko zerbait egitea zen, eta bueno, hau atera da. Gehiago saiatu beharko naiz zerbait egokiagoa egiteko. Hurrengo batean beharko du.


lunes, 1 de febrero de 2010

Belarritakoak (Kato Style)

Oraingo honetan Donna Kato artista handiak egin ohi dituen bola zoragarriei erreparatuz honoko belarritakoak egin ditut. Egia esateko pazientzia apur bat beharrezkoa izan dut lan honetan, baina ondorioa ikaragarri gustatu zait. Zihur nago hauetako gehiago egingo ditudala aurrerantzean.

lunes, 25 de enero de 2010

Hiru piezako lepokoa

Oraingoan lepoko bat egin dut hiru pieza erabiliz. Pieza hauek, aurrez egin nuen beste lepokoaren gisa, mica partikulak dituen buztina erabiliz egin ditut, baina honoko kasuan piezak erliebean daude. Textura bat erabiliaz eginak dira.


lunes, 11 de enero de 2010

Eraztunak

Lehen aldia da buztinez betetzeko oinarria erabiliz eraztunak egin ditudala. Egia esateko itxura polita hartzen dutela iruditzen zait, oinarri horren metal zatiak asko laguntzen diola.

Erabilitako buztina soberan nituen zenbait zatiren arteko nahasketa baino ez da.


Lepokoa. Mica Shift

Mica shift teknika erabiliz egin dudan lepoko baten argazkia jartzen dizuet.

Teknika honen ezaugarria erliebe efektua lortzea da, nahiz eta pieza guztia leuna den. Honetarako "mica" partikulak dituen buztina erabiltzen da, eta partikula hauek dira berauen orientazioaren arabera argiarekin joku bereziak egiten dituztenak, itxura batera sakonera efektua emanaz.